Donostia gol txapelketa antolatu dute, lehen aldiz
Donostia Gol futbol txapelketa antolatu dute, hemezortzi urtetik gorako jokalarientzako. Lehen ekitaldia izango du lehiak eta data hauetan jokatuko dute: ekainaren 27, 28, 29 eta 30 eta uztailaren 1a. Berioko futbol zelaian izango dira norgehiagokak: “Donostia Gol 4 ekintzaile gaztek sortutako proiektua da. Donosti Cup txapelketan parte hartzeko aukera galdu duten gazte guztiek lagun arteko txapelketa on baten jokatzeko aukera izaten jarraituko dute”, diote antolatzaileek txapelketaren webgunean.
Ez da beharrezkoa izango taldekide guztiek ekipazio bera eramatea, baina bai kolore bereko kamisetak janztea. Edozein zalantza izanez gero, posta elektronikora idatz daiteke donostiagol@gmail.com edo 651 70 21 73 telefono zenbakira dei daiteke.
Sariak hauek izango dira: Irabazleentzat, afaria sagardotegian, karting edo paintball, kopa eta dominak. Bigarren taldearentzat, afaria sagardotegian, karting edo paintball eta kopa.