Arriskutik kanpo dago pintaketa bat egiten ari zela trenak harrapatutako ekintzailea
Argia aldizkariak elkarrizketa egin dio eta bertan azaldu du oraindik zauri batzuk dituela eta goizero errehabilitazioa egiten duela hezurrak berrosatzeko: “Femurra hautsita, pelbisa hiru zatitan ukitua, bizkarreko orno batean fisura, buruan kolpe handia, erredurak eta zauriak izan nituen. Koma induzituan izan naiz 12 egunez. Orain ari naiz orduko gauza askoren berri izaten”.
Goitiandiak jasotako babesa eskertu du eta adierazi du beldurra ere pasa duela. Dena den, gaineratu du ezin garela ezkutatu gerta litekeenaren beldur: “Konpromisoak askotarikoak izan daitezke. Gure kasuan, han ginen bakoitzak erabaki zuen zer egin nahi zuen”.
Hemen irakurgai Argian egin dioten elkarrizketa osorik.
Mozal Legearen aurkako pintaketa egiten ari zela harrapatu zuen trenak Martin Goitiandia Parte Zaharreko ekintzailea maiatzean. Hiru astetik gora pasa zituen ospitalean eta etxean dago dagoeneko.