Giro ederrean ospatu dute IX. Emakumezkoen Triatloia
Giro ederrean egin zuten larunbatean IX. Emakumezkoen Triatloia. 280 emakumek hartu zuten parte eta Paula Del Pozo izan zen garaile 34:49ko denborarekin. Parte hartzaileek honakoa egin behar izan zuten: 300 metro igerian, 8km bizikletan eta 2km korrika.
Bigarren postuan Itxaso Mansilla geratu zen, 25 segundo atzetik, eta hirugarren lekuan Marta Ester 36:04ko denborarekin. Donostiako Atletikok antolatu du triatloia eta balorazio positiboa egin dute.
Xabier Mata argazkilariaren argazki batzuk bildu ditugu.