Elejalde eta Rico izan dira Ategorrietako txapeldunak
Aurten ere ederki igaro dute Ategorrietako Pala Txapelketan. Guztira, 58 pilotarik parte hartu dute, maiatzaren 22tik ekainaren 23ra, bi mailatan banatuta. Lehen mailan, Xabier Elejalde eta Xabier Rico izan dira txapeldunak, eta Unai Aroztegi eta Jon Aroztegi txapeldunordeak. Bigarren mailan, berriz, Julen Iribar eta Urtzi Etxebestek osatutako bikotea izan da irabazlea, eta bigarren lekuan geratu dira Manu Ferreiro eta Gorka Nuin.
Ategorrietako Kirol Elkarteak laguntzen du txapelketa antolatzen, eta pilotalekua txikia den arren, maila oneko norgehiagokak ikusteko aukera egoten dela diote. Izan ere, antolatzaileen esanetan, urtero pilotari eta ikusle ugari biltzen dira.


