Egaña anaiak txapeldunak izan dira Zurriolan
Groseko Egaña anaiek euren maila bikaina erakusten jarraitzen dute. Gipuzkoako Hondartza Boleibol Opena jokatu zuten, Zurriolan, joan den igandean, eta egañatarrak izan ziren irabazleak gizonen maila federatuan. Euskadiko Txapelketa jokatu zuten duela bi aste, eta horretan ere Iosu eta Imanol Egaña izan ziren txapeldunak, Lizaratu eta D.Correaren bikoteari finalean irabazita.
Openean, antolaketaz arduratu ziren Gipuzkoako Boleibol Federazioa eta Bera Bera kirol elkartea, eta partaidetza handia izan zuen txapelketak. Horrela, bada, leku askotako jokalariak hurbildu ziren hondartzara: Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa, Frantzia, Kantabria, Asturias, Leon, Bartzelona eta Madril.
Emakumeen txapelketa federatuan, hamaika taldek parte hartu zuten; gizonezkoen txapelketa federatuan, 15 talde aritu ziren; emakumeen txapelketa amateurrean, bederatzi talde lehiatu ziren; eta gizonen maila amateurrean, hamar taldek parte hartu zuten.
Hona hemen emaitzak:
Emakumeen txapelketa federatua:
- Izagirre-Etxebarria (Galdakao)
- Zunzunegui-Imargues (Asturias)
- Ruiz-Gutierrez (Sestao)
- Egaña-Egaña (Donostia)
- Dehesa-Rojo (Santander)
- Cuadrado-Salvo (Bartzelona, Madril)
- Ruiz de Escudero-Markotegi (Nafarroa)
- Melida-Nowak
- Mayor-Gonzalez
- Nagore-Lopez (Donostia)
- Etxaniz-Arruti (Tolosa)
- Trullos-Imaz (Donostia)




