
Zuzeneko musika emanaldiak, askotariko garagardoa, jatekoa… Sagueseko garagardo azoka irekiko dute gaur, osteguna, eta hamar egunez geratuko da zabalgunean. Karpa jarri dute eta arratsaldean irekiko dute, 17:00etan. Garagardo asko egongo dira dastatzeko, eta jateko plater asko. Entsalada, oilaskoa, patata tortilla, saltxitxak, ukondoa… Kontzertuak ere egingo dituzte karpan.
- Ekainak 30: 22:00 Rockalean
- Uztailak 6: 22:00 Rockalean
- Uztailak 7: 22:00 Grezian Taldea
- Uztailak 7: 23:00 Igara Roosters
- Uztailak 8: 22:00 Rock Salad
- Uztailak 8: 23:00 Grezian Taldea
Ostiral eta larunbatetan 17:00etatik 01:00etara egongo da zabalik. Igandetik osteguna, 17:00etatik 23:00etara.