Memoria ez galtzeko, hainbat jarduera
Urte ugari pasa dira “herriko eta auzoko memoria” ez galtzeko Parte Zaharrean hainbat jarduera antolatzen dituztela. Gaur egun, Herria elkartea arduratzen da usadioari heldu eta Herriaren memoria. Izan zirelako gara, garelako izango dira egitasmoa antolatzeaz. Lau ardatz ditu egitasmoak eta ardatz bakoitzaren baitan hainbat jarduera egiten dituzte.
Astelehenean hasi ziren lehen jarduerekin, nahiz eta uztailean egingo dituzten ekintza gehienak. Kirola nagusitzen da lehen ardatzean: haurren eta helduen areto futboleko txapelketa, esku pilota eta pala txapelketak, eta mus txapelketa. Parte hartze handia izan dela azaldu dute antolatzaileek.
Areto futboleko txapelketaz gain, esku pilota eta pala txapelketek ere erantzun ona izan dutela azaldu du Joxean Catalan antolatzaileetako batek. Azkenik, Mus txapelketa ere egingo dutela azaldu du uztailaren 9an.
Kirola ardatzetako bat bada ere, ez da bakarra. Argazki lehiaketa antolatzen dute utero, aurten baserria gaitzat hartuta aurkeztu behar dira argazkiak, eta, argazkiak aurkezteko epea uztailaren 4an bukatzen da.Uztailaren 8an jakinaraziko dituzte saridunak eta horrekin batera Marmitako lehiaketa eta bazkaria ere egingo dituzte.
Azkenik, martxa bat ere egingo dute Aramaiora.

