Erraustegiak elikadura burujabetza kutsatzen duela salatu du Baserria XXI elkarteak
Antzerki labur baten bitartez Gipuzkoako Foru Aldundiaren atera eraman du erraustegiaren aurkako protesta Baserria XXI elkarteak.
Nekazaritzaren ikuspegitik “azpiegitura erraldoi honek” dakartzan kalteak salatu dituzte: “Azpiegitura handi batek gure landare eta abereei aire garbia kenduko die, gure jarduerarako ezinbestekoa den ur garbia pozoituko du, horren beharrezkoa den eta urri daukagun materia organikoa pribatizatuko du, eta horren eskas daukagun lur emankorreko hektarea pila pikutara bidaliko ditu eraikuntzarekin berarekin eta bertako hondakinak gordetzeko beharko diren zabortegi bereziekin”.
Baratze bat begin dute lehenengo Gipuzkoa plazan eta, ondoren, erraustegiak hura nola suntsituko lukeen irudikatu dute. Hemen antzerkia bi bideotan: