Auzolanerako deia luzatu du Guardetxeak astebururako
Urgull mendiaren magalean dagoen Guardetxean ez da kultur jarduerarik izango asteburu honetan. Auzolanerako aprobetxatzea erabaki dute, eta bertan parte hartzeko deialdia luzatu dute Guardetxeko kideek. Horrela, larunbatean eta igandean, uztailak 8an eta 9an, konponketa lanak egingo dituzte: komuneko ateak konpondu, eszenatoki atzealdea eta azpialdea txukundu, teilatua konpondu, … Edozein laguntza eskertuko dutela adierazi dute.


