15 urte bete dituzte aurten Donostiako Piratek
Donostiako Piratek 15 urte bete dituzte aurten. Azaldu dute urte bizi eta emankorrak izan dira zalantzarik gabe: “Donostiak eta donostiarrok merezi ditugu jai herrikoiak antolatu ditugu denon artean, elkarrekin egin dugu irri eta negar, elkarrekin aritu gara lanean eta parrandan”.
Jakinarazi dute datozen egunetan “memoriaren txokoak arakatu” eta 15 urte hauetan egindako bideari errepasotxoa egingo diotela.