Esklerosi anizkoitzari aurre egiteko Busti zaitez! Ekimen solidarioaren XX. edizioa aurkeztu du Maite Peña gizarte politikako diputatuak, Maria Luisa Ustarroz Ademgi esklerosi anizkoitzaren Gipuzkoako elkarteko kideak eta Ander Vilariño auto pilotuak.Maite Peña diputatuak eta Ademgik “Busti zaitez” kanpainaren XX. edizioa aurkeztu dute. Ekimena datorren igandean, uztailaren 9an, egingo da Gipuzkoako 12 herritan
Gizarte politikako diputatuak, Maite Peñak, esklerosi anizkoitzari aurre egiteko
Busti zaitez kanpaina aurkeztu du Ademgi Gipuzkoako esklerosi anizkoitzaren elkartearekin batera.
Elkartasunezko egitasmo hau datorren igandean, uztailaren 9an, egingo da. Aurtengoa jada hogeigarrena da. Gipuzkoako 12 herritan egingo da, eta guztira 15 puntutan. Helburua da gizartea sentsibilizatzea, Gipuzkoan 700 pertsonari eragiten die gaixotasun honek.
Kanpainaren ekitaldi nagusia Donostiako
Kontxako hondartzan (erlojuen parean) egingo da igandean, 12:00etan. Ekitaldi horretan politikariek eta gizartearen esparru guztietako pertsona ezagunek parte hartuko dute, eta esklerosi anizkoitzaren kontra egiteko bustiko dira. Kanpaina hau “ezinbesteko” finantzaketa iturri bihurtu da Ademgik Gipuzkoan gaixotasun neurologiko eta sendaezin hau duten pertsonei eskaintzen dizkien errehabilitazio zerbitzuak eman ahal izateko (fisioterapia eta logopedia), adierazi du diputatuak, Ademgi elkarteko presidente Maria Luisa Ustarrozekin eta Ander Vilariño auto pilotuarekin batera.