Nazioarteko 7 sortzaile eta zinemagilek, 30 parte hartzailerekin batera, lau egun emango dituzte irudiaren ahalmenaz gogoeta egiten.
Mintegiaren aurkezpena egin dute, Tabakaleran bertan. (Argazkia: Tabakalera)
Zinemagintzan, artean eta sorkuntzan interesa dutenei zuzendutako proposamena jarri du abian
Tabakalerak. Izan ere, Nazioarteko Zinema Mintegia antolatu du bigarrenez. Bihartik igandera arte (
uztailak 6-9), irudiaren funts historiko, politiko eta pertsonalaren inguruan galderak mahai gainean jarriko dituzte 30 parte hartzailek.
Horretarako,
artista, zinemagile eta gonbidatutako komisarioen laguntza izango dute; tartean,
Aily Nash New Yorken bizi den komisarioak ibilbide bat zehaztu du, zinemagile, pelikula eta artista garaikideen lanetatik abiatuta. Proiekzioak, testuak, aurkezpenak, eztabaidak eta solasaldiak tartekatuko dira programan.
Arratsaldeetan zineman egingo diren saioak publikoarentzako irekiak izango dira.
Proiekzio saio irekiak
Proiekzioak izango dira zineman ostiraletik igandera. Irekiak izango dira nahi duen ororentzat eta mintegian parte hartzen ari diren gonbidatuek aurkeztuko dituzte.
- Uztailak 7, ostirala, 20:00
- Aurkezpena: Aily Nash, María Palacios Cruz eta belit sâg
- Ici et ailleurs, Dzigha Vertov, Frantzia, 1976, 53’ JABES
- Rubber Coated Steel, Lawrence Abu Hamdan, Libano-Alemania, 2017, 21’ JBAES
- (Against) Randomness, belit sâg, 2017, 2’ JBAES
- Uztailak 8, larunbata, 20:00
- Aurkezpena: Naeem Mohainemen eta Akram Zaatari
- Rankin Street, 1953: Notes from a box, Bangladesh-AEB, 2013, JABES
- 28 Nights and a Poem, Akram Zaatari, Libano-Frantzia, 2015, 105’, JABES
- Uztailak 9, igandea, 20:00
- Aurkezpena: Susana de Souda Dias
- Luz Obscura, Susana de Sousa Dias, Portugal, 2017, 77, JABES