Etxeko bandera eskuratu du Donostiarrak lehenengo aldiz
Igor Makazagaren taldeak etxeko bandera; X. Donostia Kaiarriba-Amenabar Bandera, hain justu.
Bantxa traineruko arraunlariek 21 minutu eta 40 segunduko denbora behar izan dute estropada burutzeko. Atzetik, 11 segundotara, iritsi da Getaria, eta Lekittara izan da hirugarrena. Hala, KAE1 ligako buru izaten jarraitzen du Donostiarrak, 59 punturekin. Santurtzi eta Lekittarra daude ondoren, 53 eta 44 punturekin, hurrenez hurren.
Bihar ere estropada izango dute, Nafarroan, Allozeko urtegian.
X. DONOSTIA KAIARRIBA-AMENABAR BANDERA: Sailkapena
Laugarren garaipena jarraian lortu du gaur Donostiarrak, eta berezia izan da oso. Izan ere, hirian jokatu dute gaurko KAE1 ligako arraun jardunaldia, eta lehenengo aldiz eskuratu du
- Donostiarra. 21:41,06.
- Getaria. 21:52,77.
- Lekittarra. 22:04,70.
- Santurtzi. 22:24,17.
- Zarautz. 22:25,58.
- Zumaia. 22:40,07.
- Deustu-Bilbo. 22:42,78.
- Orio. 22:44,57.
- Portugalete. 22:56,68.
- Arkote. 22:59,06.
- Pedreña. 23:06,34.
- Hondarribia. 24:02,90.