Gaur hasiko da Antiguako Pilota Txapelketa
Antiguako 69. Pilota Txapelketa hasiko da gaur; Gipuzkoan gaur egun jokatzen diren lehia guztietan zaharrena. Guztira 36 pilotarik parte hartuko dute, eta lehen aldiz, horietako lau emakumeak izango dira. Aurreko urteetan baino pilotari gutxiago arituko dira hala ere Antiguan; antolatzaileen esanetan, gizonezko pilotari gazte askok jaso dutelako profesionaletan aritzeko deia. Edonola, pozik daude osatu duten taldearekin.
Gizonezkoen ohiko txapelketari dagokionean. Nagusietan eta Promesetan bi multzo osatu dituzte, bakoitza lau bikoterekin. Txapelketak 19 jardunaldi izango ditu, eta, beti bezala, partidak astearte, asteazken eta ostegunetan jokatuko dituzte, gehienetan, 19:00etan.
GIZONEZKOEN EGUTEGIA.
- UZTAILA: 11-12-13; 18-19-2; 26-27.
- ABUZTUA: 1-2-3-4; 9-10; 16-17; 23-24 finalerdiak; 27an, finalak.
- Nagusiak: Larrañaga – Madariaga / Elizalde-Olaizola / Adonis-Sarasa
- Promesak: Alberdi – Sanchez / Etxagarai-Mariezkurrena


