
Donostiarraren ‘Bantxa’ ontziko kideak, Allozen lortutako bandera astintzen. (Argazkia: Donostiarra)
Berriro ere KAE-1 ligako beste bandera baten bila irtengo dira Donostiarrako gizonezkoak, Orion (larunbata, 19:30). Erlojupeko lehia izango da, eta partaideak bi multzotan banatuko dituzte.
Bantxa ontzia bigarren multzoan ariko da, Zarautz, Deustu, Zumaia, Lekittarra eta Santurtzirekin batera. Horrela, jardunaldi bakarra izango dute asteburuan,
Gipuzkoako Traineru Txapelketan brontzezko domina lortu ostean.
Emakumeekin elkartuko dira KAE-1 ligako partaideak; izan ere, Gipuzkoako Traineru Ligak aurrera jarraituko du, Orion bertan (larunbata, 19:00). Igandean ere jardunaldia izango dute emakumeek, Castron (igandea, 12:00). Arraun Lagunak eta Donostiarra ariko dira, ligako beste zortzi taldeekin batera.
Gizonezkoen KAE-2 ligan, Sestaon izango da jardunaldia, larunbatean, 17:00etan. Bertan jardungo da Donostiarraren B taldea.