Zorroagako bidegorria. (Argazkia: Donostiako Udala)
Dagoeneko erabilgarri dago Zorroagako bidegorria. Sei asteko lanen ondoren, Anoeta estadioaren eta Loiolaren arteko loturak badu bere jarraipena Zorroaga pasealekutik.
Bidegorriak bi zati ditu. Lehena Anoetatik Zorroaga pasealekua, Toribio Alzaga eta Real Compañia Guipuzcoana de Caracas kaleen arteko biribilgunera doa. Bigarren zatia, biribilgunetik Zorroaga pasealekuraino doa, eta bide beretik Oroitzapenaren Lorategiraino. Bi zatiak egiteko hainbat egokitzapen egin behar izan dituzte errepidean eta espaloietan.
Zorroagako 550 metro berriekin, Donostiak 73 kilometroko bidegorri sarea du.