Sagueseko jaietako kontzertuen egitaraua prest dago
Uztailaren 21etik 25era ospatuko dira Sagueseko jaiak, eta ohi bezala, Santiago egunaren bueltan. Sagueseko Antxeta elkartearen 50. urtemuga da aurten, eta bazkideen ekimenez egingo dituzte jaiak. 2004. urtean egin ziren azken aldiz auzoko jaiak. Helburua da jaiak antolatzeko talde bat sortzea eta hurrengo urteetan ere ohiturari eustea.
Jaietako musika egitaraua jada prest dute. Hauek izango dira Sagueseko jaiak girotuko dituzten musika proposamenak:
Ostirala, 21: Blan B eta The Snobs, 23:30ean.
Larunbata, 22: Urban 13 kolektiboa (22:00) / Holy Nun eta Glory Howl (23:30)
Igandea, 23: Javier Sun, 21:00etan.
Astelehena, 24: Disco gaua (24:00).


