Haur talde bat. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Donostiako Udalak onartu du Adin txikikoen babesgabetasuna prebenitzeko esku-hartze goiztiarra zerbitzua martxan jartzeko kontratazioa; urteko 348.608,12 euroko inbertsioa izango du, eta kontratuak 3 urteko iraupena izango du. Gizarte Ekintzako zinegotzi Aitziber San Romanek azaldu duenez, programaren xedea da adingabeen babesgabetasunerako arrisku faktoreak goiz detektatu eta gauzatzea, eta detektatutako egoeretan goiz jarduteko eta esku-hartzeko jarduerak aurrera eramatea.
“Oso garrantzitsua da administrazio publikoak eraginkortasunez aritzea adingabeen babes gabeziaren detekzioan. Horretarako, ezinbestekoa da profesionalak trebatzea eta prestatzea adingabeekin harreman zuzena eta etengabea izateko”, nabarmendu du San Romanek. 1143 profesionalek –917 emakume y 226 gizon– adingabeekin lan egiten dute 39 ikastetxetan, 12 haurreskoletan, 10 kiroldegitan, 14 gazteleku / haurtxokoetan eta Udaltzaingoan. 2016an guztira 771 haur artatu zituzten, 508 mutil eta 263 neska, 70, 0-3 urte bitartekoak; 166 4 – 6 artean; 189, 7 eta 9 urte artean zituzten; 170, 10–12 artean eta 176, 13 eta 17.