Boleiboleko sareen artean giro bikaina espero dute Zurriolan. (Argazkia: Berabera.com)
Zurriolan elkartzen dira hondartza boleibol zaleak, eguzki izpiak astearekin batera. Hainbat sare jartzen ditu federazioak, eta zale sutsuenek euren sare propioak ere eramaten dituzte, jolasteko. Datorren astebururako jarduera berezia antolatu du federazioak, Vichy Catalaren laguntzarelin: ‘Hondar boleia denontzat’.
Bi jardunaldi egingo dituzte, larunbatean eta igandean, 10:00etatik 19:00etara, jendea kirolera gerturatzeko. Hiru zelai jarriko dituzte eta jolasak, partida azkarrak eta ikastaro txikiak eskainiko dituzte.