Pelaxek eta Telmo Trenorrek elkarrekin egin duten diskoa aurkeztuko dute Dabadaban
Nahiz eta haurtzarotik ezagutu, urtebete baino gehiago pasa da elkarrekin musika egiten hasi zirenetik. Elkarrekin lokalean zerbait probatzea pentsatu zuten, musika eszena deberdinetan mugitu arren. Unai Pelayo Pelax (Egia, 1989), rock eta blues musikan. Telmo Trenor (Egia, 1986), hip hop, elektronika eta musika beltzaren orbitan. Egiako Txondorra kultur gunean hasi ziren entseatzen, eta Le Bukowskin, lagun baten urtebetetze festan erakutsi zuten lehen aldiz bien arteko elkarlana.
Ahotsa eta gitarra jarri dio Pelaxek; erritmoa Trenorrek, samplerra, sintetizadorea eta musika kutxaren bidez. Elkarrekin egindako lanarekin gustura eta eroso sentitu dira, eta sortutakoa disko batean bildu dute, Ruben Seco teknikariaren laguntzarekin. Lau abestirekin osatutako diskoa da, CD formatuan, Jonan Ordorikak masterizatua eta Julieta Metralletak egindako diseinuarekin jantzita. Dabadaban izango dira ostegunean, 21:30ean. Diskoaren aurkezpen ofiziala izango da. Sarrera doan izango da.
Bideoa: Jone Albeniz