Harrera egin zieten udalean. (Argazkia: Donostiako Udala)
Udalak harrera egin zien atzo Sahara, Errusia, Bielorrusia eta Ukraniako haurrei. Izan ere, asko dira hainbat harrera programei esker uda familia donostiarrekin pasatzen duten haurrak. Eneko Goia alkateak programa horiek eskaintzen dituzten elkarteak eta harrera faimiliak eskertu nahi izan ditu.
Harreran udal talde guztietako ordezkariek hartu zuten parte, eta, amaitzeko,
apar festa egin zuten Alderdi Ederren.