Kontzertu ederra eskaini du Txikijazz Big Band taldeak
Txikijazz Big Band taldea sortu dute Txikijazz jaialdirako, bigarren aldiz. Jazz banda bikaina osatu dute 10 eta 14 urte arteko gaztetxoek, eta euren abileziak agerian utzi dituzte Zurriolako terrazan eskaini duten kontzertuan. Jende ugari hurbildu da ikuskizunaz gozatzera eta txalo zaparrada ederrak jaso dituzte gaztetxoek.