Iñigo Urdinaga, Zurriolako hondartzan. (Argazkia: I. Esnaola)
Orioko semea eta itsasoari begira bizi dena da Iñigo Fernandez Ostolaza surflari eta idazlea. Urdinaga abizenarekin sinatu du
Surflaria eta paradisua lehendabiziko liburua. Surfaren bilakaera laburbiltzearekin batera, surfaren eta gizartearen inguruko gogoeta egin du. Batez ere, galdera bati erantzun ahal izateko:
zer gaude, paradisutik gero eta urrunago ala gertuago?
Urdinagarekin izan da IRUTXULOKO HITZA, Donostiako Zurriolako hondartzan. Ikusi duen masifikazioa ez du gustuko. “Donostia da surfarekin egin behar ez denaren eredu garbia”. Surfaren merkantilizazioaren kontra dago Urdinaga: “Batzuk olatuak hartu nahi ditugu eta horretaz gozatu, eta beste batzuk dirutza egin”. Zurriolak ez du gustuko surfean aritzeko, leku lasaiagoak nahiago ditu.
Liburuak dakarren galderaren erantzuna, eta beste hainbat irakurri ahal izango dira ostiraleko astekarian.