(Argazkia: Estitxu Zabala)
Donostiarra da, gaztetatik jokatu du Realean, eta oso pribilegiatua sentitzen da horregatik. Baliteke aurten Xabi Prietoren azken denboraldia izatea futbolean, baina ez du hortaz gehiegi hitz egin nahi, iaz ere gauza bera uste baitzuen. IRUTXULOKO HITZA Prietorekin eseri da Zubietan, eta Realaren iraganaz eta orainaz hitz egin du, bere kirol ibilbidea errepasatuz: “Partida asko dira eta oso azkar pasa zaizkit hamabost urte hauek. Seinale ona da. Entrenatzaile guztiek nigan konfiantza handia izan dute, eta asko eskertzen dut”.
Galdera pertsonalagoak eta motzak ere egin dizkiogu, eta aurtengo kamisetaz ere zer pentsatzen duen esan digu. Ez galdu elkarrizketa osoa ostiraleko astekarian.