Donostiarrako emakumeak, beroketa lanak egiten. (Argazkia: Bermeo Arraun Argazkiak)
Bizkaia aldera joko dute traineru donostiarrek asteburuan, han izango baitira euren ligetako estropada guztiak.
KAE-1 Ligan, estropada bakarra izango du Donostiarrako gizonen taldeak. Igandean izango da, 12:00etan, Lekeition.
Euskotren ligan, bi jardunalditan parte hartuko du Arraun Lagunakek: larunbatean, 18:00etan, Getxon; eta, igandean, 12:00etan, Zierbenan.
Gipuzkoako Traineru Ligan ere izango da estropada, ez puntuagarria izango den arren. Bertan arituko da Donostiarraren emakumezkoen taldea, larunbatean, 12:00etan, Lekeition.
KAE-2 ligan ere jardunaldi bakarra izango da; eta han izango da Donostiarraren gizonezkoen bigarren taldea. Algortan izango dira estropadak, larunbatean, 10:30ean.