Udal ordezkariak, Aste Nagusiko zapiekin. (Argazkia: Donostiako Udala)
Kolore zuri eta urdineko 15.000 zapi banatuko ditu Donostiako Udalak. Zapia Iñigo Garvik diseinatu du, iazko irabazlea Donostia Moda Klusterrak deituriko lehiaketan. Zapiak banatuko dituzte Erdialdeko eta Parte Zaharreko saltokietan, eta Lurraldebusen autobusetan, doan. Turismo Bulegoan salgai jarriko dituzte zapiak, 3 euroan.
Donostiako Udalaren hitzetan, iaz indar handia izan zuen zapiak donostiarren nahiz bisitarien artean, eta horregatik erabaki dute berriro egitea.