De la Bella, aurreko denboraldi batean, Realean. (Argazkia: Realsociedad.com).
Akordioa lortu dute Realak eta Olympiacosek, Alberto De la Bella jokalariaren kontratua deuseztatzeko, Greziako taldean utzita egon ostean. De la Bellak 2019ko ekainaren 30a arte sinatu du Realarekin, eta Herbeheretan dago jada, Aitor Diaz de Mendibil kontseilaria eta Loren kirol zuzendariarekin batera. Talde txuri-urdinak lagunartekoa du gaur, eta kataluniarrak harmailetatik jarraituko du.
2009ko udan iritsi zen De la Bella Realera, taldearen Bigarren Mailako azken denboraldian, eta zazpi denboraldi igaro zituen lehen taldean. 192 partida ofizial jokatu zituen, eta 6 gol sartu zituen.