Donostiako klasikoak hainbat aldaketa eragingo ditu trafikoan
hemen ikusi daitezke.
TAO zerbitzuari dagokionez, txartela duten guztiek baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan aparkatzeko uztailaren 28tik abuztuaren 1a arte, biak barne. Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute euren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.
Hiriburuko lurpeko aparkaleku publikoetan ere eragina izango du Klasikoak. Boulevard, Alderdi Eder, Zuloaga Plaza, Kontxa, Okendo eta San Martin aparkalekuak itxita egongo dira hainbat orduz, batez ere arratsaldean.
Uztailaren 29an jokatuko da Donostia-Donostia klasikoa. Lasterketak hiriburuko zirkulazioari, bus eta TAO zerbitzuei eta lurpeko aparkalekuei eragingo die.
Uztailaren 28an hasiko dira aldaketak: 11:00etatik aurrera ibilgailu partikularrek ezingo dute Legazpi kaletik Bulebarrera sartu. Bestetik, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara, helmugako arkua jartzeko lanak direla eta, itxita egongo da. Ordu honetan Bulebarrean gelditzen diren linea guztiak Okendo kalean geldituko dira.
Uztailak 29an, berriz, Boulebarra 8:00etatik arratsaldeko 20:00etara moztuta egongo da; eta bulebarretik Askatasunaren Hiribidearainoko zatia ere itxita egongo da goizez. Horiez gain, 11:00etatik 12:00etara Hernani kalea, eta Zubieta Antiguarantz abiatzerakoan, guztiz itxita izango da.
Bestalde, lasterketaren iritsierak hiriko sarreretan aldizkako hainbat mozketa eragingo ditu: Ategorrieta, Nafarroa eta Zurriola Hiribideak, Zurriola zubia, Reina Regente, Zubieta, Zumalakarregi (Añorgarantz), Tolosa hiribidea (Añorgarantz), Igara eta Igeldo igoera eta jaitsiera. 15:30etatik aurrera, trafikoa moztea aurreikusten da. Horrez gain, Igeldo Pasealekurako sarbidea 16:00etan moztuko da bai igotzeko eta baita jaisteko ere. Mozketak lasterketa pasa arte iraungo du.
Donostiako Klasikoak Dbus autobus zerbitzuan eragingo dituen aldaketa guztiak