Joxemari Olasagasti, jasotako omenaldian. (Argazkia: Ibon Errazu / Urola Kostako Hitza)
Mendaroko frontoian omenaldia jaso zuen Joxemari Olasagatik, uztailaren 26an. Goñati frontoian Gipuzkoako Aizkolari Txapelketaren finala jokatu zuten, eta, Iñaki Azurmendi izan zen irabazlea. Ondoren, omenaldia egin zioten Olasagastiri, Herri Kiroletako Federazioak bultzatuta. Lesio latza izan zuen Igeldoko aizkolariak 2015eko abenduan, eta ordutik ezin izan du berriz ere lahiatu.
Gipuzkoako Txapelketa gehien irabazi dituen kirolaria da Olasagasti, hamahiru txapelekin (azkena, 2011n), eta Euskadiko txapelduna ere izan da, sei txandatan (azkena, 2010ean).