Michal Kwiatkowski poloniarrak irabazi du 37. Donostiako Klasikoa
Lehen euskalduna Mikel Landa arabarra izan da, bosgarren postuan sailkatuta
Lehiatua eta ikusgarria izan da 37. Donostiako Klasikoa. Azkenean, bost txirrindulariren artean jokatu dute garaipena Bulebarreko helmugan. Michal Kwiatkowski poloniarra izan da azkarrena helmugan. Tony Gallopin frantziarra izan da bigarren eta Bauke Mollema iazko irabazlea hirugarren. Lehen euskalduna Mikel Landa arabarra izan da, Kwiatwoskiren taldekidea. Azken urteetan bezala, Igeldoko Murgil tontorra erabakigarria izan da. Podiumean, omenaldi berezia eskaini diote Haimar Zubeldia usurbildarrari.
Murgil tontorreko, Bulebarreko helmugako eta podiumeko irudiekin bideoa osatu dugu. Baita argazki galeria ere, segidan ikusi ahal duzuena.
Erlazionatutako edukiaHaimar Zubeldiari omenaldi berezia eskaini diote Donostiako Klasikoan