Loiolako jai batzordeko kideak, hainbat auzotarrekin. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Ostiralean hasi ziren Loiolako jaiak, eta hiru egunetan topera ibili ostean, jaietako azken eguna datorkie gaur, jarduerez beteta. San Ignazio jaiak dira auzoan ospatzen dituztenak, eta gaur dute santuaren egun handia. Sagardo dastaketa, folklore jaialdia, moto eta trizikloen lasterketa… aspertzeko aukerarik ez da izango gaur Loiolan.
EGITARAUA: uztailak 31
- 9:00. Diana San Ignazio egunari hasiera emateko.
- 10:30. XXXII. Herri Krosa.
- 11:00. Loiolatarra elkarteak antolatutako batelen estropada.
- 17:30. Loiolako XIX. Nazioarteko Folklore jaialdiaren baitako desfilea.
- 18:00. Moto eta trizikloen lasterketa mundiala. Latsarien plazan.
- 18:30. Sagardo jaia, Eliza kalean.
- 19:00. Toka txapelketa, Plazaburu kalean.
- 20:00. Dj Mikeltxi, Latsarien plazan.
- 20:00. Dj Nokono, Plazaburu kalean.
- 23:00. Hitzearen ehorzketa, Gauerdi txarangak lagunduta.
- 00:00. Jaien bukaerako traka, ibai ertzeko paseoan.