Auzotarrek jasaten ditzuten arazoen aurrean Donostiako Udalak erakutsitako "tolerantzia eta pasibitatea" salatu zituen auzo elkarteak
Eneko Goia, Donostiako alkatea. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Eneko Goia Donostiako alkateak uko egin dio
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak asteazkenean aurkeztutako auzko eskubideen aldeko manifestuari. Elkartekideek, auzoan jasaten dituzten eraso ugarien aurrean Donostiako Udalak erakutsitako “tolerantzia eta pasibitatea” salatu zituzten, Parte Zaharrean jasaten ari diren egoera “inoiz baino larriagoa” dela adieraziz.
NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariari eskainitako deklarazioetan, udalak ezer egin ez duela esatea bidezkoa ez dela adierazi du Goiak, “auzotarrek nahi duten guztia eta udal gobernuaren asmoen artean zeuden gauza asko” lortu ez direla onartu badu ere. Parte Zaharra “Udaltzaingoaren etengabeko presentzia duen hiriko auzo bakarra” dela gehitu nahi izan du alkateak,
Auzoko zarata eta turismo arazoei erreferantzia eginez, Konstituzio Plazako kontzertuak murriztu dituztela eta pisu turistiko ilegalen arazoari aurre egiten dabiltzala adierazi du ere Goiak.