Erraldoiak berrituta eta zezen suzkoak izen bila
Lehen aldiz, Antigua, Amara eta Gros auzoetara gerturatuko dira Erraldoiak eta Buruhandiak
Donostiako Erraldoiak eta zezen suzkoak prest daude Aste Nagusirako, eta zenbait berrikuntza dituzte. Aurtengo jaietan kalera ateratzeko, Itzurun konpartsako erraldoiak berritu dituzte, artisau profesionalen eskuetatik pasa ondoren. Aurpegi, jantzi eta barne egitura berritzeaz Iruñeko Eskuartean tailerra arduratu da. Lehen aldiz Erraldoi eta Buruhandiak Antigua, Amara eta Gros auzoetara gerturatuko dira. Abuztuaren 16an Antiguan izango dira Matia kaletik aterata, 17an Amaran Anoeta estadio ondotik hasita, eta 18an Grosen Katalunia plazan. Zezen suzkoari dagokionez, egitarauaren berritasunak bi dira. Batetik, Londres hotel ondotik atera beharrean Cervantes plazatik abiatuko dira. Bestetik, udalak parte-hartze xelebre bat jarri du abian zezen suzkoei izena jartzeko. Abuztuaren 20ra bitarte botoa eman daiteke