"Piratok Donostia abordatzen 15 urte egin ditugun honetan sortu dugu Kantauri kofradia, kantu eta kontu, batere koplajurik gabe"

kantauri-kofradia-piratak“Kantuz sortu gara eta kantuz gara bizi”. Piratok Donostia abordatzen 15 urte egin ditugun honetan sortu dugu Kantauri kofradia, kantu eta kontu, batere koplajurik gabe; eta lehen arnasa emango dugu itsasoari begira. Aste Nagusia era ganberroan, sormenetik, euskaratik eta euskaraz bizi dugu, zuek sortu zineten enbor beretik sortu baikara besteak. Aste beterako erreserbaz bete ditugu kupelak koplaz konkistatzeko diruz erosi ezin den Donostia. “Txin txin, txin-txin gure kopen hotsak…” Eta halaxe egingo dugu topa gure herrian bizi garen kultura ezberdinekin, norberea elkarri emanaz. Bagarelako “lau, bat, hiru, bost… zazpi” baino gehiago. Bazkariak, kantua, bertsoak, koplak… era sano, aske eta goxoan. Baina badugu zer salatua, eta nondik gatozen ahaztu gabe, antolatu dugu maskarrada. “We are not a giri in San Sebastian”. Eta bagoaz 15 urteko enbatan, gurea dena abordatzera. Eta berandu iritsiagatik, lasai, “mende oso bat iraganen dugu zuen ondoan koblaka”. Kantauri kofradia
HITZAkide HITZAkide