Kale pozak antolatutako playback lehiaketako parte hartzaile guztiak.
(Argazkia: Amaia Garcia)
Kale pozak antolatutako playback lehiaketa Goazeneko kastingak irabazi du. Urtero arrakasta gehiago duen ekintza da Kale poza kofradiak antolatzen duen playback lehiaketa. Aurten Pirata Bihurrien kofradiak bi talde aurkeztu ditu lehiaketak eta beraiek jaso dute epaimahairen sari berezia. Parte hartzaileen artean umorea, dantzatzeko gogoa eta espero ez ziren pertsonaiak ez dira falta izan.
Lehenengo saria Goazeneko kastingak irabazi dute, bigarren saria Eneko Goia, Ernesto Gasco eta Odon Elorzarekin ‘Despacito’ abesti ezagunaren parodiarentzat izan da eta hirugarren saria publikoa dantzatzen jarri duen ABBA taldearentzat izan da.
https://youtu.be/RztD9d8Obo4