18 film eskainiko dituzte zinemaldiko sail ofizialean
18 flim eskainiko dituzte guztira 65. Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean, beste hiru lehiaketaz kanpo eta lau emanaldi berezietan. Urrezko Maskorra irabazteko hautagai izango diren azken sei zinegileak zeintzuk izango diren ere jakinarazi dute: Urszula Antoniak zuzendari poloniarra, Anahí Berneri argentinarra, Emmanuel Finkiel frantsesa, Jean Libon eta Yves Hinant belgikarrak, Constantin Popescu errumaniarra eta Robert Schwentke zuzendari alemaniarra.
Filmen eta zinegileen inguruko informazio guztia hemen.