Estropadak gertutik ikusteko sarrerak nahi dituzu?
Zaleak zain daude jada, badatoz Donostiako Estropadak! Lehen mailako ikuskizun honetaz gozatu nahi baduzu, parte hartu IRUTXULOKO HITZAren zozketan! Donostiako EH Bildu-ri esker sarrerak ditugu sailkatze estropadarako eta hurrengo bi igandeetako jardunaldietarako. Pasealeku Berriko harmailatik ikusi nahi dituzu estropadak? Zozketan parte hartzen duzuen Irutxuloko Hitzako harpidedun eta sustatzaileen artean zozkatuko ditugu.
Sailkatze estropada abuztuaren 31n izango da, osteguna, 17:30ean. Igandean, irailaren 2an, 11:00etan, lehen jardunaldia; eta irailaren 10ean, 11:00etan, bigarren jardunaldia.
Leku benetan aproposa da traineruen arteko lehia ikusteko. Pasealeku Berrian jarriko duten tribunatik estropada ikusteko aukera ematen dizu IRUTXULOKO HITZAk. Animatu eta parte hartu zozketan!
Zer egin zozketan parte hartzeko? Bidali mezu bat zozketak-irutxulo@hitza.eus helbidera, eta gaian idatzi ESTROPADAK. Harpidedun edo sustatzailearen izen-abizenak behar ditugu, eta adierazi mesedez zein auzotakoa zaren. Ez ahaztu zure telefono zenbakia emateaz! Mezuan zehaztu zein egunetarako sarrerak nahi dituzun!
Zorte on!