Estropuak egin eta egin
Ezinbestekoa dute tostako arraunlariek, arrauna toletari eusteko beharrezko erraminta baita. Estropuaz ari gara, bai. Izan daiteke espartuzkoa edo nylonezkoa, baina egitea da kontua.
Denbora pasa gisa hasi zen Irungo Mikel Aia estropuak egiten, gertukoentzako. Geroz eta jende gehiagok eskatzen zizkiola ikusita, kontua serioago hartzea erabaki zuen duela hiru urte. Posta elektroniko bat sortu zuen, eta Estrapu Estropo izeneko perfila ireki zuen Facebooken. Horrela, hainbat klubetatik eskaerak jasotzen ditu eta asteburuetan orduak ematen ditu estropuak egiten: “Arraunarekin lotura izaten jarraitzeko modu bat da”. Arraunlari ohia eta arraunzale amorratua izanik, gogoz dago Kontxako Banderaz gozatzeko, eta berarekin egon da IRUTXULOKO HITZA estropaden atarian. Ostiraleko zenbakian elkarrizketa zabala eskainiko dugu.