Iberiar hegazti sarraskijaleak, iruditan
Erakusketa berria irekiko dute Egiako parkean, Ingurumen Baliabideen Etxean: Iberiar hegazti sarraskijaleak. Ekosistemen garbiketa patruila. Larunbatean, irailak 2, inauguratuko dute argazki erakusketa. Ramon Arambarri eta Mario Bregaña argazkilarien lanak biltzen dituen erakusketa ikusgai egongo da abenduaren 10a arte.
Hegazti nekrofagoen askotariko lumajeak, formak eta itxurak argazkigintzarako aukera amaigabeak eskaintzen dituzte. Horixe baliatu dute Ramon Arambarrik eta Mario Bregañak, mendi garaietako eta eremu bakartietako ikur diren espezie horien alor eder eta misteriotsuenak antzemateko.