Metraoren aurkako elkarretaratzea, Miramar Jauregiaren aurrean. (Argazkia: Satorralaia)
Urte politikoa abiatzeko bilera egin du Eusko Jaurlaritzak Donostiako Miramar Jauregian, urtero bezala. Hori dela eta, Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta,
hainbat lagun bildu dira Miramar Jauregian gobernu kontseiluaren aurrean metroaren pasantearen aurkako oposizioa adierazteko eta “Donostiarentzat garraio publikoko eredu egokienaren inguruan eztabaida publikoa eta erabaki prozesu partehartzaile bat ireki dezan” eskatzeko.
Hurrengo astean ere protesta egingo dute, asteazkenean. Donostiako udaletxearen atarian 10:00etan protesta ekintza
bat egingo duela iragarri du Satorralaiak. Metroaren Lugaritz-Mirakontxa tartea eraikitzeko ondasunak okupatu aurreko aktak sinatzeko ekitaldia salatuko dute.