Kontxako eta Ondarretako uretatik atera ondoren bainulari askok azkura izan dutela ohartarazi du Eguzkik
asko izan dira Kontxako eta Ondarretako uretatik atera ondoren azkura sumatu dutenak. Hala jakinarazi du Donostiako Eguzki talde ekologistak. Azaldu du Gurutze Gorriko sorosleek ere badutela azkura horien berri.
“Egun horietan, badiako urak garden-gardenak zeuden, eta agerian, behintzat, ez zegoen marmokarik. Hala ere, ezohiko azkura. Gaur asteazkenean, hilak 30, Ondarretan, Tenis aldean, bandera horia jarri dute. Astelehenean hartutako ur-laginaren analisietan kutsadura atzeman eta, horren ondorioz, bainua libre izan ordez kontuz hartu beharrekoa da. Hortaz, bandera horia. Ez dakigu egunotan sumatu dugun azkura eta analisietan atzemandako kutsadura zuzen-zuzenean lotuta dauden, baina garbi dago egunotan zerbait gertatu dela”.
Horregatik Udalari azalpen bat emateko eskatu diote. Adierazi dute Ondarretako uretan, batez ere Tenis aldean, kutsadura sarri atzematen dela. “Iaz, 5 aldiz; aurten, 2 (guk dakigula, behintzat). Garbi dago ez dela arazo puntuala, estrukturala baizik. Konpondu egin behar da”.
Gainera, oraingoan, arazoak, Ondarretan ez ezik, Kontxan ere sumatu direla salatu dute, “ezohiko zerbait gertatu den seinale”. Horregatik Udalari ahal den azalpenik “argiena” emateko eskatu dute.
Miguel Angel Diez Ingurumen zinegotziak gaur ziurtatu du bandera horia kendu dutela Ondarretatik, eta bainua hartzea segurua dela Kontxan, Grosen eta Ondarretan. Analisi mikrobiologiko batzuk egin dituzte gaur goizean, eta emaitzak onak izan direnez, bainua segurua dela azaldu dute. Tenis inguruan bakterio fekalak atzeman zituztela azaldu du, esan du URA agentziakoei eta udal saneamenduaren arduradunekin aztertuko duela ezohiko isuriren bat egon den ala ez. Azkurea izan duen bainularien inguruan adierazi du kasuhoriek ere Mutrikun eta Deban eman direla.
Azken egunotan, abuztuaren 28an eta 29an,