Polborin tabernaren inaugurazioa, abuztuaren 11n. (Argazkia: Iñaki Agirre)
Bost lagun donostiarrek eramango dute
Polborin taberna datozen lau urtean. Abuztuaren 11n ospatu zuten taberna berrituaren inaugurazioa. Mañel Caballero, Ander Gurrutxaga, Ximon Etxeberria, Unai Sierra eta Inar Loidi dira arduradun berriak – Aurretik, zortzi urtez, beste pertsona batzuen arduraean egon da Urgulleko terraza-. Beraiekin izan da Irutxuloko Hitza, eta euren egitasmoaren inguruan hitz egin du bost gazteekin. Ostiralean argitaratuko du erreportajea, astekarian.