Etapa berria hasi du Urgulleko Polborin tabernak
Bost lagun donostiarrek eramango dute Polborin taberna datozen lau urtean. Abuztuaren 11n ospatu zuten taberna berrituaren inaugurazioa. Mañel Caballero, Ander Gurrutxaga, Ximon Etxeberria, Unai Sierra eta Inar Loidi dira arduradun berriak – Aurretik, zortzi urtez, beste pertsona batzuen arduraean egon da Urgulleko terraza-. Beraiekin izan da Irutxuloko Hitza, eta euren egitasmoaren inguruan hitz egin du bost gazteekin. Ostiralean argitaratuko du erreportajea, astekarian.