
IRUTXULO.HITZA.EUS-en, azken zazpi egunetan bisita gehien izan dituzten albisteak.
‘Porrontxo jaietako kontzertuen egitaraua prest dago’
Egiako Porrontxo jaietarako prestatu duten musika eskaintzak ikusmin handia piztu du. Irailaren 15etik 17ra zuzenean ariko dira: Drumkopters, Kalera, Righteous Way Sound, Odolaren Mintzoa, La Basu, DJ Keko, Liher eta Txemak.
‘Amaia Sexmilo: Zorionak eta eskerrik asko!’
Donostia Arraun Lagunakeko arraunlariak idatzitako artikuluak bisita asko izan ditu webgunean.
‘#IzarSararekinIkastolara lelopean manifestazioa egingo dute igandean’
Izarrek, Sara Majarenas Intxaurrondoko euskal presoaren alabak, ikasturtea Intxaurrondoko ikastolan hasteko eskubidea duela aldarrikatu zuten hainbat irakaslek Bulebarrean astelehenan egin zuten agerraldian. Igandean, manifestazioa egingo dute 13:30ean Bulebarretik hasita, #IzarSararekinIkastolara lelopean.
‘Osatze kolektiboak oinarri, Sara eta Izar etxera!’
Sara Majarenas eta bere alabaren egoera dela eta, iritzi artikulu bat idatzi dute Bilgune Feministako kide Idoia Trenor eta Saioa Iraolak. Indarkeria matxistaren eta dispertsioaren inguruko analisi bat egin dute.
‘Euri zaparrada Donostian’
Herenegun botatako euri zaparradak direla eta, hiriko hainbat gune urez bete ziren: Matia kalea, Easo plaza, Herrera, Egia kalea… Hainbat bideo bildu genituen webgunean eta bisita asko izan dituzte.
‘Parte hartzea izango da nagusi Añorga Txikiko jaietan’
Urtero legez, oporretatik bueltako lehen jaiak izaten dira Añorga Txikikoak. Aurten, ostiralean eta larunbatean –irailak 1 eta 2– egingo dituzte publiko guztientzako jarduerak. Albistea irakurrienetakoa izan da.