Doako euskara ikastaroak egiteko aukera izango dute langabeek
Gaur ireki dute izena emateko epea eta irailaren 21era arte egongo da zabalik.
Aurreko urteetan bezala, Donostian erroldatuta dauden langabeek doako euskara ikastaroak egin ahal izango dituzte udazkenean. Parte hartzeko izen emate epea zabalik dago jada, irailaren 21era arte. Hiriko edozein euskaltegi homologatuan egin daiteke.
Ikastaroak urriaren 5ean hasi eta abenduaren 4an bukatuko dira. Egunero, 3 orduko eskolak jasoko dituzte, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:45era. Guztira, 120 ordu. 18 urtetik gorako langabe donostiarrek eman ahalko dute izena eta eskola guztietara joatea nahitaezkoa izango da.