Urdaibaiko kideak, iaz, irabazitako banderarekin. (Argazkia: Malen Aldalur)
IRUTXULOKO HITZAri erantzun dio Donostiako Udaleko festa jardueretako zinegotzi Alfonso Gurpegik, Kontxako Banderaren diseinuaren inguruko kontuak argituz: “Proba beti udalaren esku egon bada ere, iraganean, bandera ez zen hiriak irabazleari ematen zion ikurra”. Horrela, sei puntutan eman du banderaren eboluzioaren berri:
- Lehenengo urteetan saria diploma bat zen.
- 1896an sortu zuten bandera eta Estatuko gorria eta horia zen.
- 1916tik bandera espainiarrak goiko ezkerraldeko izkinean eraman zuen Donostiako bandera, erdian hiriko armarria brodatuta zuela. Normalean urtea zehazten du, eta “Ohorezko Saria”.
- 1931 eta 1937 urteen artean, bandera errepublikarrarengatik ordezkatu zuten.
- 1977 arte bandera espainiarra mantendu zuten, Donostiako banderarekin.
- 1977an bandera espainiarra ordezkatzea pentsatu zuten ikurrinarengatik edo hiriko banderarengatik.
Datu horiek guztiak eman ostean, Gurpegik dio hasieran banderaren alde bakarrean zegoela testua, eta bestea guztiz zuriz. “Momentu batean erabaki zuten Kontxako Banderak Donostiaren berezko saria izan behar zuela. Hori 2002an izan zen eta banderaren bi aldeak berdinak izatea adostu zuten; alde batean euskaraz, eta, bestean, gazteleraz. Horrela, bi aldeetan Donostiako bandera ongi ikusiko litzateke”. Gurpegik defendatu du bertsio horretara itzultzearen aldeko apustua egin dutela 2017ko banderekin, euskarazko zein gaztelerazko aldean dagokion lekuan egoteko hiriko banderaren lauki urdina.
Edonola, liskarrik handiena sortu duena izan da aurtengo banderak Valentzian egin izanak.
Irlan, bandera arrosa erraldoirik ez
Eneko Goia alkateak beste bandera bati buruz ibili da hizketan gaur. Izan ere,
Oarsoaldeko Hitzak zabaldu duenez, aurten ez da bandera arrosa erraldoirik egongo Santa Klara uhartean.