Majarenasen alabaren egoera salatzeko elkarretaratzea egin dute Intxaurrondo ikastolako irakasleek eta langileek
Izar, Sara Majarenasen alabak ikasturtea ez duela Intxaurrondoko ikastolan hasi salatu zuten atzo irakasle eta langileek. Azaldu dute Izar bertan matrikulatuta dagoela, eta, berez, hala dagokion hezkuntza zentroan hasi behar lukeela ikasturtea, baina ez da hala izango. Majarenas euskal presoaren alaba Alcobendasen (Madril, Espainia) eskolaratu beharko dute.
Martxotik daude Majarenas eta haren alaba Madrilgo harrera etxe batean. Ordutik, hainbat mobilizazio egin dira biak Donostiara ekartzeko. Bestalde, joan den igandean ehunka lagun bildu ziren Izar Intxaurrondoko ikastolara ekartzeko eskatuz.
“Gure nahia eta desioa zen Izar gaur gurekin izatea, baina ez da posible izan. Izar, 2016-2017 ikasturtetik, gure ikastolan matrikulatuta dago. Eta, martxoan, kartzelatik ateratzean, gurekin hastekoa zen. Asmo horrekin, aurreko abenduan, ikastola, ikaskideak eta bere irakaslea izango zena ezagutzera etorri zen”, jakinarazi du Intxaurrondo ikastolako zuzendari Alaitz Guridik. Bigarren graduan dute orain Majarenas. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Jose Luis Castrok apiriletik du Izarri buruzko txosten psikologikoa, baina, orain arte, eskaera guztiak ukatu dizkio Majarenasi.
Erlazionatutako edukiaSara Majarenas: "Zuei esker orain batera gaude alaba eta biok"