‘Nire azalean arrotz’ lanaren emaitza ikusgai, Gazteszenan
Myriam Perez dantzariak egonaldi artistikoa egin du Dantzagunean, Eusko Jaurlaritzaren dantza sorkuntzak laguntzeko Dantzan Bilaka programaren barruan. Bertan garatu du Nire azalean arrotz lanaren sorkuntza prozesua. Emaitza koreografiko eta eszenikoa eskainiko du datorren asteko ostegunean, hilak 20, Egiako Gazteszenan 19:00etan. Sarrera doakoa izango da.

