Ostiralean izango da, irailak 22, Tabakalerako Kutxa Kultur plazan; olerkien zuzeneko irakurketa egingo du Atxagak.

Book Box proiektuaren beste ekitaldi bat. (Argazkia: Book Box)
Book Box liburutegi ibiltariak ekitaldi bat antolatu du ostiralerako, hilaren 22an. Zehazki, artisten topaketa bat egingo dute, 19:30etik aurrera, Tabakalerako Kutxa kultur plazan (4. solairuan). Gonbidatu berezia Bernardo Atxaga izango da; izan ere, olerkien zuzeneko irakurketa bat egingo du, euskaraz zein gazteleraz.
Horretaz gain,
Book Box proiektuaren crowdfunding kanpaina aurkeztuko dute. META! Kanpaina Goteok eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutakoa da. Euren helburua da liburutegi mugikor gehiago egiteko finantziazioa lortzea eta webgune bat sortzea egun dauden Book Boxak kudeatzeko. Dirua biltzeko lehen epea urriaren 23an amaituko da.