Bideoaldia eskainiko dute irailaren 28an
2016ko lanak sarean daude ikusgai.
Hauek izango dira aurtengo ikus-entzunezkoak:
Zinema eta bideo ikastaroetako emaitzak jendaurrean ezagutarazteko, Bideoaldia erabili izan du Larrotxene kultur etxeak. Aurtengoa 29. ekitaldia izango da eta Donostia Zinemaldiaren barruan eskainiko dute, irailaren 28an, 20:30ean, Trueba 2 zineman. Guztira, bederatzi lan aurkeztuko dituzte, gehienak gidoi eta zinema zuzendaritza ikastaroetan egindakoak. Beste Zinemak izeneko ikastaroan landutakoaren berri ere jasoko dute, eta koprodukzio bat.
- Recortes (3.18 min.). Gidoigintza hastapena, Jorge Gil.
- Andante Piu Forte (12.55 min.). Gidoigintza hastapena, Jorge Gil.
- Tot-Truco o Trato (9.23 min). Gidoigintza hastapena, Jorge Gil.
- Beste Zinemak (12.10 min.). Beste zinemak, Koldo Almandoz.
- Kreba (11.29 min.). Zinema zuzendaritza, Jose Mari Goenaga.
- Errailak (7.39 min.). Zinema zuzendaritza, Pablo Malo.
- Tximino (10.34 min.) Koprodukzioa.
- Lehen Jaunartzea (6.28 min.) Gidoigintza aurreratua, Michel Gaztambide.
- Prudentzio (7.51 min). Gidoigintza aurreratua, Michel Gaztambide.